2017(e)ko irailaren 10(a), igandea

ZER DA PORTAFOLIO BAT?


 Erlazionatutako irudia


Gaurkoan portafolio elektronikoen inguruan arituko naiz:

    Portafolio elektronikoa, aplikazio informatiko bat da, ikasle eta irakasleak laguntzen dituena ikaslearen konpetentzia eskuratze prozesuan. Bertan, ikasleak, bere jarduera profesionalaren hasieratik egiten dituen lan guztiak gordeko ditu, lan akademiko bilduma selektibo bat sortuz. Bilduma horrek, konpetentzia gauzatzeko beharrezkoa den ikaskuntza pertsonala bete dela frogatuko du, ikaslearen garapenarekin batera.

   Irakasleek, bestalde, ikasleek egindako lan guztiak ikus ditzakete, haien ikaskuntza prozesuaren jarraipena egiteko. Horrela kontrolatu dezakete ikasleek egiten duten lana eta haien eboluzioa aproposa den ala ez.

   Portafolio elektronikoaren helburu nagusia, ikasleen ahalmen indibiduala garatzea da. Izan ere, portafolioak ikasle bakoitzak bere ikaskuntza prozesuaren inguruan kontzientzia hartzea eta nork bere burua kontrolatzen jakitea bilatzen du. Beste helburu batzuk ere baditu; hala nola informazioa aurkitzen jakitea eta problemak ebazteko ahalmena garatzea.

   Laburbilduz, portafolio elektronikoa lan ebidentziak diren dokumentuez osaturiko ebaluaketa tresna bat da, zeina geroz eta gehiago erabiltzen den, arlo askotan erabilgarria suertatu daitekeelako. Ikas- irakas prozesuetan erabiltzen da bereziki, baina lan munduan ere oso baliagarria izan daiteke.

   Portafolio bat zer den azaldu ostean, bideo bat txertatuko dizuet, nire azalpena osatzearren. Espero dut erabilgarria suertatzea.

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina