2017(e)ko irailaren 9(a), larunbata

FOLKSONOMIA


folksonomia bilaketarekin bat datozen irudiak

Gaurkoan, "Folskonomia"-ri buruz arituko gara:
 
   Folksonomia hitza ingeles jatorriko neologismoa da eta etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari egiten dio erreferentzia. Software sozialetan erabiltzen da; hala nola Delicious, Flickr,Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.

   Folksomaniak hainbat erabiltzailek informazio berdinari buruz lanean aritzean sortzen dira. Gainera, beste sailkapen sistemek ez bezala, Gmail kasu, Folksomaniak egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera ematen digu.

 Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke:

  1. FOLKSONOMIA ESTUA (narrow folksonomy)
 Mota honetako sistemetan, erabiltzaile bakoitzak soilik bere edukiak etiketa ditzake, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen duelarik. Folksonomia estuko adibidetzat Flickr dugu, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.

     2. FOLKSONOMIA ZABALA (broad folksonomy)

Aurrekoan ez bezala, mota honetako sistemetan erabiltzaile guztiek elementu guztietan etiketak jarri ditzakete. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Folksonomia zabaleko adibidetzat Delicious dugu.

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina