Portafolio bat hainbat plataforma ezberdinen bidez sortu daiteke; hala nola "Blogger" plataforma, "Google Sites" plataforma edo "Wordpress" plataformaren bidez.
Guk, Blogger plataformarekin arituko gara. Hasteko gmail kontu bat izatea beharrezkoa izango dugu; ez izatekotan, bat sortzea izanen da lehenengo urratsa. Behin korreo elektronikoa sortuta, blog bat sortu beharko dugu, Gmail kontuaren datuekin bat eginez. Horretarako "blogger" web orria bilatuko dugu interneten eta "Crea tu blog"-en klik egingo dugu, gure bloga sortzeari ekiteko.
Honen ostean, gure portafolioa sortua edukiko dugu. Bertan nahi dugun materiala igo dezakegu; gure lanak, nahi ditugun dokumentuak, irudiak, bideoak.. eta guztia modu kronologikoan ordenatuta geratuko da. Gainera, nork bere erara diseinatu dezake bere portafolioa; gai bat hautatuz, fondoa aldatuz, gadgetak gehituz..
Igotako guztia nahi duzun moduan antolatu dezakezu hainbat Erraminten laguntzaz; bai sarreretan etiketak ipiniz, nola "diseinua" atalean nahi dituzun gadgetak gehituz, beste batzuen artean.
Azalpenaren ostean, bideo bat txertatuko dizuet hobeki ulertzeko nola sortzen den portafolioa. Baliagarria suertatzea espero dut. Hurrengora arte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina