2017(e)ko irailaren 19(a), asteartea

INTERNETEKO GAUR EGUNGO LIZENTZIAK

Gaurkoan, gaur egun interneten erabiltzen diren lizentzien inguruko hausnarketa dakarkizuet:

Hasteko, dauden lizentzia motak azalduko ditut.

Resultado de imagen de copyright



COPYRIGHT:

   Copyrith- a lizentziarik ezagunena eta erabiliena da. Lan bat egin duten egileei ematen zaien egile eskubidea da, legediak eskaintzen dien arau edo eskubide multzoa. Egindako lana musikala, artistikoa, zientifikoa nahiz didaktikoa izan daiteke. Honi esker, egile baten lana babestuta geratuko da eta haren erabilpena, bere egileari mugatuta egongo da.

   Hasieran, lan batek Copyright-a izateko, egileak espezifikatu behar zuen. Orain, aldiz, lan bat egiten duzunean zuzenean du lizentzia hau. Hurrengoetan erabiltzen da gehien: diskografietan, liburuetan, sofwareetan, pelikuletan..

COPYLEFT:

   Copyleft-a,lizentzia multzo bat da eta  Copyright-en kontrakotzat har daiteke.  Izan ere, Copyright-ek dituen muga guztiak kentzearen aldekoa da. Lizentzia hau duten lanak, editatu eta partekatu daitezke. Honekin, Software, literatura, musika eta argazkiak lizentziapetu daitezke, beste batzuen artean.

CREATIVE COMMONS:

   "Copylef"t lizentzia multzoaren barnean "Creative Commons" aurkitzen da. Lizentzia honek berebiziko garrantzia du bloggetan. Cremative Commons lizentzia desberdinen konbinazioan oinarritzen da, hau da, zuk erabaki dezakezu zein babes mota eman nahi diozun zure lanari.



Segidan, patentearen eta Copyrightaren arteko desberdinatsunak aipatzea garrantzitsua dela uste dut:

   Biak kopiaketak ekiditeko erramintak diren arren, Copyright- ak egileek egindako lan orijinalak babesten ditu eta patenteek aldiz, asmaketak eta aurkikuntza babesten dituzte. Gainera, patenteek diru truk erosten dituzte patentadunaren lanak eta Copyright-ak aldiz, ezin dira erosi.



Amaitzeko, hona hemen nire hausnarketa:

   Copyright-a edo bestelako litzentziak erabiltzea ez da beharrezkoa, baina bai gomendagarria. Zure lanak babesteko eta kopiaketak ekiditeko bereziki. Izan ere, badago jende asko besteek egindako lanez baliatzen dena eta askotan helburu oker batekin. Lizentzia libreak aldiz, beharrezkoak dira, legeak eskubideen jabeei haien lanen gaineko kontrol osoa eskaintzen baitiete.

Espero dut interesgarria suertatu izana. Mila esker eta hurrengora arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina