Gaurkoan, "etiketak" zer diren eta nola erabiltzen diren azalduko dizuet:
Etiketak, gure blogeko sarrerak antolatzen laguntzeko balio dute. Hauen erabilpenean, badira arau batzuk; sarrera deskribatu behar dute, hitz bakarrez osatuta egon behar dute eta koma erabilita nahi ditugun etiketa guztiak erabili ditzazkegu.
Sarrera berri bat egiten ari garenean, eskuinaldean "mezuaren ezarpenak" gelaxka aurkitzen dugu. Bertan, beste hainbat aukeren artean etiketak daude. Bertan klikatuz, laukizuzen txuri bat agertuko zaigu bertan etiketak idazteko.
Espero dut informazio hau lagungarria izatea. Hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina